-
Ikasgune Geologikoari buruz bi hitz.
NAUTILUS - Mutrikuko Interpretazio Geologiko
Zentroa, Mutrikuren urruneko iraganari, jatorriari eta eraketari
buruzko zenbait galderari erantzuna emateko sortu den kultura
eta irakaskuntza egitasmoa da.
Galdera horiei erantzuteko gakoak marinel
herri bitxi honen harkaitzetan daude, eta, marea jaisten
denean erraz irakur daitezke, milioika urtetan gorderik
egon diren sekretu guztiak erakusten dituzten amildegietan,
gaur egun denok ikusi eta uler ditzagun.
Formatu handiko eta kolore askotako panelez
horniturik, Zentroan ikus-entzunezkoa ere badago,M euskaraz
eta gaztelaniaz, eta bertan Mutrikuren historia geologikoa
pausoz-pauso azaltzen da, duela 120 milioi urte hasi eta
gaur egunera arte.
NAUTILUS-en erakusten diren material fosil
guztiak herrikoak bertakoak dira, eta Jesús M. Narvaez Amasorrain
jaunaren bildumatik jaso dira. Izan ere, pertsona hori,
30 urtetan, etengabeko lanean, berarengatik izan ez balitz
itsasoaren higadurak desegingo zuen ondare paleontologikoa
berreskuratzen eta gordetzen aritu izan da.
NAUTILUS Interpretazio Zentroa bisitatzea
denboran zehar bidaiatzea da, dinosauroak lurrean nagusi
ziren eta amoniteak itsasoaren errege ziren garaira arte.
Interpretazio Zentro hau oso kate-begi garrantzitsua da
Euskal Herriko kostaldearen historia geologikoa ulertzeko,
bertan baitaude Bigarren Aroko ale fosil garrantzitsuenetakoak,
amoniteak, hain zuzen ere. Mutrikuko amoniteen forma eta
tamaina batzuk ikusgarriak dira, eta oso gutxitan ikusten
dira horrelakoak.
NAUTILUS Interpretazio Zentroa bisitatzea
harrigarria izango da adituarentzat, eta aditu ez denak
ere asko ikasiko du.