|
Programaren sorrera
eta arduradunak:
Kirola Euskaraz programa Debagoieneko zenbait
udalek sortu zuten 1993an eta laster Debabarrenera
zabaldu zen. Piskanaka, Debarroko egitasmoak
beste erakunde ofizial batzuen konfidantza eta
laguntza ekonomikoa lortu ditu eta programa
garatzeko aukerak ere handitu egin dira, Eusko
Jaurlaritzari eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako
foru aldundiei esker.
Helburuak:
Programaren helburu nagusiak dira kirol entrenatzaileak,
begiraleak eta hezkuntza fisikoko irakasleak
prestatzea eta kirol materiala euskaraz sortu
eta argitaratzea. Eta, batez ere, euskararen
erabilera sustatzea kirolaren arlo guztietan.
Nondik norakoak:
Orri honen bidez, beraz, programa horren barruan
sortzen eta antolatzen diren jarduerak ezagutzera
eman eta parte hartzeko bidea erraztu nahi da.
Hiru atal nagusi izango ditu: prestakuntza,
materiala eta saski-naski atala. Prestakuntzaren
barruan, Gipuzkoako bailaretan urtez urte antolatu
ohi diren kirol ikastaroen berri zehatza emango
da, Udako Kirol Eskolako ikastaroak barne. Materialaren
atalean, bi multzo egin ditugu: alde batetik,
euskaraz sortu edo argitaratu den materialaren
bilduma jarri dugu eta, bestetik, materiala
sortzeko Debarrokoek urtero egiten duten beka
deialdiaren inguruko informazioa. Azkenik, saski-naski
atalak, izenak berak adierazten duen bezala,
kirolaren arloan euskararen erabilera sustatzeko
helburuarekin egin diren edo egingo diren modu
bateko edo besteko azterlanak, deialdiak, egitasmoak
eta antzekoak jasoko ditu.
Etorkizunari begira:
Etorkizunari begira, kirol ikastaroetan edo
beka deialdietan izena emateko aukera eta Kirola
Euskaraz programaren barruan argitaratu den
materiala erosteko bidea eskeini nahi dugu.
|