|
MUTRIKUKO
ESKOLA KIROLA
ZER DA?
Eskola Kirolaren definizioa aztertzerakoan,
ikus dezakegu, batzuek Eskola adinean egiten
den kirolari deitzen diotela. Aldundiak Eskola
Kirola deitzen dio.
Alamok (2001) Eskola Kirola definitzen du: "
ikasleek eskola garaian egiten duten aktibitate
fisikoa eta kirola , pedagogikoki kualifikatuak
diren pertsonengaitik zuzenduta funtzio hezitzaile
eta sozializatzaileekin".
Dauden definizioak aztertuta ikus dezakegu badaudela
5 elementu amankomunean ematen direnak: ZER
(aktibitatea: fisikoa edo kirola) NORK (eskola
adineko umeak) NOIZ (eskolako ordutegian edo
kanpo) NON ( Eskolan edo kanpo, baina eskola
inguruan) ZERTARAKO (helburu hezitzailea eta
giza harremanetakoa).
Bost elementu horiek harturik esan genezake
Eskola Kirola, "ikasleek beren eskolako ordutegitik
kanpo burutzen dituzten aktibitate fisiko eta
kirolak, ikastetxearen bidez, helburu hezitzaileekin".
|