|
...Mutrikuko
historiaren lehenengo datuak Jentiletxeta II, Langatxo eta
Iruroin haitzuloetan egindako paleolitiko garaiko aurkikuntzetan
jasotzen da(11000 bat urte). Mesolitiko eta Enolitiko/Brontze
aroak zeharkatuz Brontze aroan lehen aztarna erromatarrak
aurkitu ziren arte ez da aurkitu beste herriekin egindako
truke aztarnarik.
...Mutrikuk
herri izaera 1209an lortu zuen, garai berean Gipuzkoako kostaldeko
beste herri batzuei bezala, Gaztelako Alfontso VIII erregeak
karta puebla delakoa eman zionean. Kostaldeko
herria eta mugako herria izateagatik harresi bat jarri zitzaion,
zati bat oraindik mantentzen delarik. Harresiek inguratzen
zuten lursaila neurri txikikoa zen, lursailaren izaera maldatsua
eta itsasoarekiko hurbiltasuna zela medio. Ezaugarri berezi
hauek baldintzatuta antolatu zen erdi aroko alde zaharra,
kale estu eta aldapatsuekin, etxebizitza altuekin etab...Eraikin
gehienak neurri handi batean egurrezkoak ziren familia aberats
batzuen etxeak izan ezik, zeinak, harrizkoak izanik, herriak
VIII. menderarte jasan zituen suteei aurre eginez orain arte
mantendu diren. VIII. mendean herriaren hazkundeak harresiaren
mugak gainditu zituen, eta herria hazten zihoan heinean, kale
eta plaza berriak eraikitzen hasi ziren eta harresia desagertzen
joan zen. Honen ondorioz, Mutriku ondare historiko eta kultural
handia duen herri bilakatu da.
|
|