EGUN
BAT MUTRIKUN |
|
Mutrikura egun pasa datorren edonorentzat
ezinbestekoa da alde zaharra bisitatzea, bertako kale
estu eta aldapatsuak zeharkatuz hainbat jauregi eta dorretxe
aurki baititzakegu, zein baino zein politagoa. Beraz, Mutrikura
iritsi bezain laster, herriaren bisita Txurruka plazan hasiko
dugu. Plazaren erdian Kosme Damian Txurrukaren Trafalgarko gizaundiaren
irudia aurkituko dugu. Plaza inguratuz, Jasokunde
Ama Birjinaren eliza, udaletxea eta Galdona
jauregia aurkitzen dira.
Konde kaletik jarraituz gero, ezkerrean, Txurrukaren
etxea izenez ezagutzen den jauregia aurkituko dugu, GaztaÒeta
Jeneralaren aginduz eraikia 1731. urtean. Aurrez aurre, kalearen
beste aldean, barroko tankerako armarria duen harlanduzko etxe bat
aurkitzen da. Kalean jarraituta, eskuinetara, XVI. mendeko Zabiel
Jauregia begiztatuko dugu, gaur egun kultur etxea.Konde kalearen
bukaeran, parez pare, ate buruan Txurrukatarren armarria duen XVIII.
mendeko etxe bat aurkituko dugu, Kosme Damian Txurrukaren sorlekua.
Etxearen eskuinean San Gil kalea aurkitzen da, 1553. urteko sutetik
salbu gelditu zena eta bertan arrantzaleen tresnak gordetzeko erabiltzen
ziren lojak daude.Hemendik Atxukalera iritsiko gara, herriko balkoira.
Bertatik, portuaren bista zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu.
Eskaileretan behera jaitsiz gero, Loja Zaharra deritzon XVIII. mendeko
eraikinera iritsiko gara. Eraikin hau beheko solairuko arkuek nabarmentzen
dute eta gaur egun Itsas-Arrantza Institutu Sozialaren egoitza da.
Eraikinaren arkuen azpitik iragan ondoren, eskuinetara jota, Tranpa
Kalea aurkitzen da. Aldaparen hasieran, XVI. mendea baino lehenagokoa
den Berriatua dorretxea ikus daiteke, ìSulenguaî izenez
ezagutua, 1553. urteko sutean erre ez ziren eraikuntza gutxietako
bat baita. Aldapa igota, Montalivet
jauregia dago, XVIII. mende amaieran Ibero etxegileak eraikitakoa.Tranpa
kalearen bukaeraraino jarraituz gero, Barrenkaleren hasieran, harlanduzko
Olazarra
Mizkia eraikina aurkituko dugu, XVII.mendekoa, eta
aurreraxeago Luardo
etxea, bere leiho bikoitz eta puntu erdiko sarrera arkuekin.
Hemendik, Frontoi kalean gora, berriro ere Txurruka plazara iritsiko
gara.
Herria bisitatu ondoren, autoa erabilita, Mutrikuko auzoak bisita
daitezke.Laranga eta Galdonamendi auzoetan mendi eta itsas bista
ederrez goza daiteke, bertatik Gipuzkoako itsasertz zati handi bat
ikus baitaiteke.Astigarribia auzoan, berriz, San Andres eliza dago,
XI. mendeaz geroztik agirietan jasoa.Olatz
kondaira ugari gordetzen dituen auzoa da eta bertako zelai
eta basoetan murgilduz hainbat haitzulo eta karobi ikus daitezke.
Inguruak pixka bat ezagutu ondoren, kirolak gustuko dituenak hainbat
aukera izango ditu Mutrikun: Uretako motorretan irteera, piraguak,
zaldi irteerak mendian barrena eta baita mendi ibilaldiak ere Mutrikuko
txoko ederrenak bisitatuz.
|