Udaletxea Portu berria Gazte txokoa Gida komertziala Elkarte eta Taldeak
Kontaktua Mutrikuko argazkiak Mutrikuko panoramikak Informazio orokorra Hasierara bueltatu

 

...Mutriku herria Gipuzkoa mendebaldeko itsasertzean kokatzen da, Euskal Autonomi Erkidegoan. Mendebaldera Berriatua eta Ondarroarekin egiten du muga, hegoekialdera Markinarekin, ekialdera Debarekin eta hegoaldera Mendarorekin.
 

 

...Mutrikuko historiaren lehenengo datuak Jentiletxeta II, Langatxo eta Iruroin haitzuloetan egindako paleolitiko garaiko aurkikuntzetan jasotzen da(11000 bat urte). Mesolitiko eta Enolitiko/Brontze aroak zeharkatuz Brontze aroan lehen aztarna erromatarrak aurkitu ziren arte ez da aurkitu beste herriekin egindako truke aztarnarik.

...Mutrikuk herri izaera 1209an lortu zuen, garai berean Gipuzkoako kostaldeko beste herri batzuei bezala, Gaztelako Alfontso VIII erregeak “ karta puebla” delakoa eman zionean. Kostaldeko herria eta mugako herria izateagatik harresi bat jarri zitzaion, zati bat oraindik mantentzen delarik. Harresiek inguratzen zuten lursaila neurri txikikoa zen, lursailaren izaera maldatsua eta itsasoarekiko hurbiltasuna zela medio. Ezaugarri berezi hauek baldintzatuta antolatu zen erdi aroko alde zaharra, kale estu eta aldapatsuekin, etxebizitza altuekin etab...Eraikin gehienak neurri handi batean egurrezkoak ziren familia aberats batzuen etxeak izan ezik, zeinak, harrizkoak izanik, herriak VIII. menderarte jasan zituen suteei aurre eginez orain arte mantendu diren. VIII. mendean herriaren hazkundeak harresiaren mugak gainditu zituen, eta herria hazten zihoan heinean, kale eta plaza berriak eraikitzen hasi ziren eta harresia desagertzen joan zen. Honen ondorioz, Mutriku ondare historiko eta kultural handia duen herri bilakatu da.

   
 

 

...ANTONIO GAZTAÑETA E ITURRIBALZAGA (Mutriku, 1656-1728)
Almirantea eta itsasuntzi arkitektua. Oso gazte hasi zen itsasketan, eta bere aitarekin hasi zen untziak gidatzen. Atlantiar Ozeano guztian makina bat bidaia egin ondoren, Ozeanoko Itsas armadan sartu zen pilotu nagusi bezala. Bere postu horretatik, 1701. urte bitarteko itsas armadore guztien itsasbideak gidatu zituen, eta bere abilidadearekin, untzitalde bat baino gehiago atera zuen estualdi larrietatik. Epe horretan errege untziko itsas eta lehorreko kapitain mailara igo zen. Mediterraneoan barrena ibili zen eta almirante gradua lortu zuen. 1702. urtean Kantauriko untzitegietako arduradun nagusi izendatu zuten, eta berak pertsonalki zuzendu zuen itsasuntzi ugariren eraikuntza, baita horretarako arauak eman ere. 1718an Espainiako untzidiaren agintea bere gain hartu zuen Siziliarako espedizioan, baina untzitalde ingelesak ustekabean eraso egin eta garaitua izan zen Perasson. 1727.urtean bere arrakastarik sonatuena lortu zuen Penintsulara Indietako altxorra zekarren untzitaldearekin iritsi zenean, ingelesen hesia gainditu ondoren. Itsasketa eta untzigintzari buruzko zenbait lan utzi zituen idatzita. Itsasuntzien arkitekturan honek utzitako arrastoa XVIII. mendearen barrena luzatu zen, eta ingelesek eta holandarrek kopiatu egin zituzten bere egiturazko zenbait elementu.

...COSME DAMIAN CHURRUCA Y ELORZA (Mutriku, 1761-1805)
Itsas armadako zientzilari eta brigadierra. 1776. urtean itsas armadan sartu zen. Gibraltarreko setiaketan parte hartu zuen (1781-1782). Matematika, mekanika eta astronomia irakatsi zuen Ferroleko itsas zainen konpainian. Antonio de Cordoba Magallanes itsasartera espedizioari batu zitzaion. Itzulitakoan, San Fernando Behatokira joan zen. Beranduago, Iparrameriketako itsas atlasa berritzeko antolatutako espedizioa gidatu zuen (1792-1794), Antillak eta Haizebeko irletako itsas mapak eginez. Mazarredoren untzidian ere ibili zen. 1802. urtean Mutrikura itzuli zen, eta denboraldi batez alkate izan zen bertan. Bere ikerkuntzei buruzko zenbait lan argitaratu zituen. 1805. urtean Ingalaterraren aurkako gerra hasi zenean, San Juan Nepomuceno izeneko untzia gidatzen zuen, zeina Espainiako eta Frantziako itsas armadari elkartu baitzitzaion. Martinikako kanpaina burutu eta Trafalgarreko gudan izan zen, bertan kanoi bala batek jota hil zelarik (1805-X-21).

COSME DAMIAN CHURRUCA Y ELORZA

   
 

 

...Iparraldera kantauri itsasoak bustitzen du Saturrarango eta Mutrikuko hondartzek osatzen duten itsasbazterra. Orografia oso malkartsua du, Arno menditik (608 metro) itsasertzera erliebe handiarekin jaisten da. Landaretza hein handi batean intsignis pinuak eta beste konifera batzuek osatzen dute (1127 hektarea) eta herriaren %64 atlantiar landaretzak betetzen du (artea, pagoa, haritza...). Inguruko paisajearen edertasuna eskualdeko garapen turistikorako erakargarri garrantzitsua da. Adibide bezala Arnoko artadia daukagu, zeina Europar Batasunak babes toki izendatu duen (Natura 2000).

 

 

MUTRIKUKO UDALA.Txurruka plaza. 20830 Mutriku. .udala@mutriku.net Tfnoa 943 60 32 44 Faxa 943 60 36 92
Eusko JaurlaritzarenOgasun Sailaren IZARTU programak finantziaturiko web orria www.ej-gv.net