UDAL
EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEA (UEMA)
Mutrikuko udalak 2001eko ekainaren 2an hartu zuen Udal Euskaldunen
Mankomunitatean sartzeko erabakia, horretarako bereziki deitutako
osoko udalbatzan.
Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek
euskararen normalizazioaren prozesuan herri euskaldunek aurrea hartu
behar dutela agertu zuten eta, horretan, mankomunitateko udalerriekin
elkarlanean jarduteak bidea erraztuko lukeela agertu zuten.
Mutrikuko Udalak, UEMAn sartzearekin batera,
haren helburuak bere egin zituen:
· Udalerri euskaldunetan herritarrek
egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua euskaraz
izan dadin bideak urratzea.
· Udalerri euskaldun guztiek bat
eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea.
Ekainaren 10ean, Arbizun egindako
ohizko bileran, UEMAren zuzendaritza batzordeak onartu egin zuen
Mutriku mankomunitatean sartzea.

|