Gida komertziala
Kontaktua Mutrikuko argazkiak Mutrikuko panoramikak Informazio orokorra Hasierara bueltatu

MUTRIKUKO TURISMO BULEGOAN SALGAI
Egin zazu zure eskaera, erosi nahi duzun produktua zein den zehaztuaz, eta errenboltso bidez bidaliko dizugu

Juan de Landa, Aktorea
José Miguel de Amezketa

Euskadiko Filmategiak atera berri duen liburu honek Mutrikun jaio zen Juan de Landa aktoreren bizitza interesgarria aztertzen du. Autorearen hitzetan, bera izan da Euskal herriak izan duen aktorerik internazionalena .
Euskaraz eta esdaraz idatzitako liburu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mutrikuko Udalak patrozinatu dute.

6€ ffffffffEskatu

Patrimonio Rural, Pisaje y Territorio en la Comarca de Debabarrena.
Gema Florido Trujillo

CD-Room honek Debabarrena eskualdeari dagokion guztia aztertzen du ikuspuntu ezberdinetatik begiratuta, hala nola, bere orografia, landaretza, baserriak, komunikabideak... Lan sakon honek geure eskualdea ederki deskribatzen du bere orrialde bakoitzean eta hori dela eta ezin bestekoa da lur hau ongi ezagutzeko.

 

6€ ffffffffEskatu

Mendi Ibilbideak

12 ibilbide ezberdin hauek, Debabarrena eskualdearen aberastasuna zuzenean ezagutzeko instrumenturik egokiena dira. Bide guztiak behar bezala markatuak daude eta foiletuetan errekorridoaren ezaugarri tekniko guztiak jartzen ditu (km, altuerak...), bestelako hainbat gauza interesgarrirekin bat.

 

5€ ffffffffEskatu

Mutriku 2003ko Uda

Mutrikuko udalak eskaturik, herriko Biarko enpresak DVD eta VHS formatuan eginiko lana da hau. Bertan herri honek uda partean izaten duen jai-giro aparta begi bistan geratzen da.
Gainera, 2003. urtea oso berezia izan zen mutrikuarrentzat, Andre Maria Jasokundekoaren elizak bere 200. urteurrena betetzen bait zuen. Hau ospatzeko, bertan jasotzen diren hainbat ekintza egin ziren, aipagarriena elizean bertan egin zen erakusketa izanik.

 

22€ ffffffffEskatu


MUTRIKUKO UDALA.Txurruka plaza. 20830 Mutriku. .udala@mutriku.net Tfnoa 943 60 32 44 Faxa 943 60 36 92
Eusko JaurlaritzarenOgasun Sailaren IZARTU programak finantziaturiko web orria www.ej-gv.net