|
 |
ALKATE JAUNAREN HERIOTZA
Hiru Eguneko Dolua |
Mutrikuko Udaletik jakinarazten
dizuegu atzo, irailak 07an gure alkate den Estanis Osinalde Txurruka
Jauna zendu dela 49 urte zituelarik. Elizkizunak gaur irailak 08,
arratsaldeko 19:00etan izango dira herriko Jasokundeko Amaren Parrokian.
Hori dela medio, Mutrikuko
Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu. Denbora tarte honetan aurrikusita
zeuden aktibitate guztiak ( Kirol, kultural...) suspenditu egingo
dira; hauen artean, gaur, 22:30etan aurrikusita zegoen Bertso jaialdia
eta bihar, igandean, Kalbaixoko X. Artzain Txakur lehiaketa eta
IV. Mendi Bizikleta Martxa.
Honekin batera, Udalak
herritar guztiei jakinarazten dizue gaur hasi eta astelehenera arte
udaletxean sinadura liburua jarriko dela nahi duten guztiek doluminak
agertzeko aukera izan dezaten.
Ordutegia:
Larunbata, Irailak 8,
21:00ak arte.
Igandea, irailak 9: 10:00-14:00
eta 17:00-21:00
Astelehena, irailak 10:
8:00-15:00
MUTRIKUKO UDALA OSATZEN
DUGUN GIZA- TALDEAREN IZENEAN, GURE DOLUMINIK ZINTZOENA FAMILIA
OSOARI
Mutriku 2007ko Irailaren 8a
|