Gida Komertziala
Kontaktua Mutrikuko argazkiak Mutrikuko panoramikak Informazio orokorra Hasierara bueltatu

 

Udaleko batzorde desberdinek urtean zehar antolatzen dituzten kultur eta kirol ekitaldi eta egitarauekin batera, badira beraien edukin eta berezitasunengatik nabarmendu ditzakegun jai eta ospakizunak:

URTARRILA

-Urteetako ohiturari jarraituz, Urteberri Eguneko Arnora igoera.
-Errege kabalgata ehundaka herritarren partehartzearekin.

OTSAILA

-Bertako pertsonaia batek, "Pikomelatos" xirikatzaileak, alaitzen dituen inauteriak.
-Santa Eskea,aintzinako usadioari jarraituz, gizon-emakume talde ederra, kalez kale eta baserriz baserri kopla kantari eta asmo onerako diru eske jarduten dute inguruak alaituz.

APIRILA

-Berdel jaia. Arrain urdin eder eta osasungarri hau sustatzeko ekitaldia, Mutrikuko ekitaldirik jendetsu eta erakargarrienetakoa bihurtu da.
-Urtesasoi berriari ongietorria emateko gazteek gazteentzat antolatutako Udaberri Festa.

MAIATZA

-San Isidro jaiak Olatz auzoan

EKAINA

-Lehengo festarik ez badago ere, arrantzale herria izanik San Pedro egunak esanahi berezia du mutrikuarrongan, horrexegatik dihardugu berreskuratu nahian.
-Euskal jaia, E.Hko umeen dantza talde desberdinek gure herriko kale eta plazak alaitzen dituzte euren jantzi alai, musika eta dantzekin.


UZTAILA

-21etik 25era Malen jaiak herriko festa nagusia ospatzen da, danborrada, musika doinu, jolas eta sokamuturren zurrunbiloan.
-Asteburuetako Musika emanaldiak, herriko eta kanpoko taldeen eskaintza ekartzen dute Mutrikura.

ABUZTUA

-Udako kultur egitarauari esker, folk-a, kale-antzerkia, dantza eta bestelako ikuskizunak udako gau epelen osagarri.
-Zaharrei Omenaldia Ama Birjinaren egunean Ziñua Elkartearen eskutik.

IRAILA

- Ertaroko azoka, euren arte, lanbide eta produktu ezin hobeak erakutsiko dizkiguten artisau mordoxka, lehengo gure doinu zahar, koblakari, alboka, ipuin kontalari, merkatari , herritar xume eta jauntxo, azti, alproja eta kasta guztietako jendilajea nahasturik ibiliko dira merkatuan barrena.
- Jose Mari Pagoaga Memoriala. Barcelona FC eskubaloi taldeak bere atezaina izandakoa omentzen du punta-puntako partida batean.
- Bertso jaialdia,bertsolari ezagunekin.
- Kalbaixo jaiak,14an kalbaixo ermita inguruan hasi eta 16an portura jaisten den festa hauek, umore alaiz eta giro herrikoian ospatzen ditugu bertakook.

-San Jeronimo jaiak Mijoa auzoan.

URRIA/AZAROA

-Gaba Beltza/ Anima eguneko ospakizunak.Aspaldiko ohiturak berreskuratuz hilak mundura etortzen ei diren egun honek adierazpen berezia du Mutrikuko kaleetan.
-Antzerkiaz Blai!! Antzerki hamabostaldia. Bi asteburutan Euskal Herriko antzerki amateurrak bertan dute azken lanak eskaintzeko plaza.


ABENDUA

-Santo Tomas ferian Mutriku eta eskualdeko baserritarrek beraien produkruak erakusten eta saltzen dituzte jai giroan.

-Olentzero urtero-urtero gure ume eta ez hain umeei ilusio eta opari mordoa banatzera etorri ohi da.

-Kultur elejira UEMA ren baitako udalek antolatzen duten kanpaina da. Kanpaina horrek euskal senetik sortutako kultur ekoizpenak erakutsi nahi ditu euskal erroa indarrean eta nagusi den herrietan. Gurean ere, abenduko lehenengo hamabostaldian hainbat kultur-ekitaldi antolatuko dira haren baitan.


MUTRIKUKO UDALA.Txurruka plaza. 20830 Mutriku. .udala@mutriku.net Tfnoa 943 60 32 44 Faxa 943 60 36 92
Eusko JaurlaritzarenOgasun Sailaren IZARTU programak finantziaturiko web orria www.ej-gv.net